XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiztegia

ugaztunak

ornodunak

1 Aurkitu hiztegian hitz honeen esanahiak eta kopiatu:

Izaki: izatea dauan zeozer.

Bizidun: bizia dauan zeozer.

Landaretza: landara multzoa.

Ornodun: ornoak dauzana.

Ornobako: ornorik ez dauana.

Ugaztun: ugatzak dauzana.

2 Ordenatu hitz guzti honeek alfabetoaren arabera:

Azaldu orain bakoitza aurkitzeko emon dozuzan pausuak.

bizidun, izaki, landaretza, ornobako, ornodun, ugaztun.

Izaki: I letra aurkitu eta gero, bigarren letrea begiratu; z azkena izanik, orri asko pasatu dodaz iz aurkitu arte...

Hiztegia

Konturatuko zinan letra bakoitzak kapitulu barri bat osotzen dauala.

Lehenengo lekuan hitzaren letrea aurkitzen dogu, gero bigarrena eta holan danak banan-banan hitz osoa aurkitu arte.

Aurkitzen zabilzan hitza aditza bada, hau, infinitiboz aurkitu behar dozu:

Adib.: Neroiazan: eroan

Itxarongo zaitue: itxaron

Izena edo adjetiboa bada, hau, singularrez eta azkenengo -a (mugatzailea) hori barik aurkitu beharko dozu:

Adib.: Ornodunak: ornodun; Ugaztuna: ugaztun; Izaki: izaki

Zabaldu hiztegia eta begiratu non dagoan orri hitza.

Ornoduna eta osaba hitz klabeak dira.

Begiratu ea honeen artean dagoan ala ez bilatzen gabilzana.

Aurkitu orain leun eta ziur hitzak eta esan zeintzuk diran orrialde horretako hitz klabeak.

3 Esan beste modu batera:

Noizean behin: noizik behin, lantzean behin

Behinik behin: behintzat, gitxienez

Behin ere ez: inoiz ez, egundo ez

Egin esaldi bana esamolde bakoitzagaz.

Ariketa librea.